ONLINE IKASTAROA ZUZENEAN- Nola irudikatzen da emakumeen eta nesken aurkako sexu-indarkeria?

Datak:
21-09-2020 - 22-09-2020
Lekua:
ONLINE
Antolatzailea:
Emakunde en colaboración con la Fundación Cursos de Verano
Erregistratu:
21-09-2020 arte
Salneurria:
65

Itzulpen zerbitzua egongo da euskaraz ematen den hitzaldirako

Zigor-zuzenbidean genero ikuspegiari buruz hausnartzen saiatzen da honako Uda Ikastaro honetan. 2011ko Istanbulgo Hitzarmena indarrean sartu ondoren, aldarrikatzen da legeek eta epaiek tratamendu espezifikoa eskaini behar diotela indarkeria matxistari, uste baita indarkeria hori emakumeen aurka egiten dela emakume izateagatik edo emakumeei neurriz kanpo eragiten dietela.

Horregatik, honako hauek aztertuko dira: genero-ikuspegia zigor-zuzenbidean, bizitzaren eta sexu-askatasunaren aurkako delituak genero-delitu gisa, biktimak babestea berriz biktimizatzeko arriskuaren aurrean, seme-alabak genero-indarkeriaren biktima gisa, genero-indarkeriaren biktimei laguntzea prozeduran zehar, biktimarioen espetxe-tratamendurako programak biktima potentzialen berariazko tutoretzarako modu gisa.

INFORMAZIO GEHIAGO