KURTSOA:Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena: atzeranzko begirada

Datak:
26-10-2020 - 27-10-2020
Lekua:
Miramar Jauregia & online
Antolatzailea:
Eusko Legebiltzarra
Erregistratu:
26-10-2020 arte
Salneurria:
77,00

Eusko Legebiltzarrak jardunaldi bi antolatu ditu, UPV-EHUrekin elkarlanean, Donostiako Miramar jauregian egiten diren ikastaroetan.

Jardunaldi hori urriaren 26an eta 27an egingo da eta izenburu hau du: “Eusko Legebiltzarraren 40. urteurrena: atzeranzko begirada”, modalitate bikoitzean, Miramar Jauregian bertan eta zuzenean Zoom bidez

PROGRAMA

Ikastaroaren helburuen artean, Eusko Legebiltzarraren bizitzaren errepaso historikoa egitea dago, erakundearen lorpenen berri emateko, azken finean gure gizartearen lorpenak baitira; Eusko Legebiltzarraren bilakaera islatzen duten hainbat alderdiren bidez, euskal gizartearen beraren bilakaera aztertzea; oro har, legebiltzar-erakundearen hausnarketa egitea, urteetan zehar izan duen garapena eta haren etorkizuna aztertzea, eta hainbat gai aztertzea, hala nola emakumeak politikan parte hartzea, garapen teknologikoa parte-hartze politikoko prozesuetan, euskararen erabileraren bilakaera, etab. Hori guztia esparru parlamentario jakin batera mugatuta.

Informazio gehiago nahi baduzu, udako ikastaroen webgunearen lotura doakizu. INFORMAZIOA