FAMILIA BITARTEKARITZAKO, BITARTEKARITZA ZIBILEKO ETA TESTUINGURU BATERAGARRIETARAKO ETENGABEKO PRESTAKUNTZAREN 1. IKASTAROA 2021

Datak:
19-10-2021 - 02-12-2021
Ordutegia:
Aste bakoitzeko astearte eta ostegunetan, 15:00etatik 19:00etara.
Lekua:
ONLINE
Antolatzailea:
ICAGI - IRSE.EBI
Erregistratu:
13-10-2021 arte
Salneurria:
80 € (1. MODULUA) / 150 € (1+2 MODULUAK)

-CURSO SUSPENDIDO-

 

Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestuak, Justizia Ministerioko Bitartekarien eta Bitartekaritza Erakundeen Erregistroan inskribatutako Bitartekaritza Erakundea, eta Euskadiko Birgizarteratze Institutuak atseginez gonbidatzen zaituzte Familia Bitartekaritzako, Bitartekaritza Zibileko eta Testuinguru Bateragarrietarako Etengabeko Prestakuntzaren lehen edizioan parte hartzera (2021ean antolatua).

Ikastaroa horretarako prestakuntza duten edo bitartekari gisa lan egiten duten profesionalei bideratuta dago, baita, hala izan gabe, espezialitate horrekin lotutako edo beren jardunean eragiten duten arloekin lotutako edukietan eta berritasunetan ezagutzak bereganatu edo areagotu nahi dituztenei ere.

Ikastaroak bi modulu ditu:

• 23 orduko modulua (15 ordu teoriko eta 8 ordu praktiko, autoprestakuntzarako 3 ordu barne).

• 60 orduko modulua (47 ordu teoriko eta 13 ordu praktiko gehigarri, autoprestakuntzarako 3 ordu barne)

PROGRAMA

IZEN EMATEAK