AHALDUNTZE PERTSONALA, INTERLOKUZIO SOZIOPOLITIKORAKO ETA BENETAKO BERDINTASUNERAKO BIDEA
- Datak:
- 12-12-2017 - 12-12-2017
- Ordutegia:
- 09:30 - 18:00
- Lekua:
- Bizkaia Aretoa, BILBAO
- Antolatzailea:
- EMAKUNDE
- Erregistratu:
- 29-11-2017 arte
- Salneurria:
- Doakoa

Abenduaren 12an, Bilboko Bizkaia Aretoan, "AHALDUNTZE PERTSONALA, INTERLOKUZIO SOZIOPOLITIKORAKO ETA BENETAKO BERDINTASUNERAKO BIDEA" jardunaldia izango da.
EAEko emakume-elkarteen mugimendu osoa gonbidatu dugu jardunaldira, guztion artean benetako berdintasuna eraikitzeko egiten ari garen lanaren barruan, gogoetarako, topaketarako eta trukerako guneak sortzeko, bizi izaten ari garen ahalduntze-prozesuen erakusgarri diren bizipenak eta esperientziak partekatzeko, eta dauzkagun baliabideak eta espazioak ezagutzeko.
Proposatzen dugun programan, hasteko, bi mahai-inguru izango dira lehenengo pertsonan kontatutako bizipenekin. Gero, debate zabal bat egingo dugu eta entzundakoaren bateratze-lana.
Erantsita bidaltzen ditugu egitaraua eta izena emateko esteka. Azaroaren 29a baino lehen baieztatu behar duzue. Honela egin dezakezue:
Faxa - 945-01.67.01
Telefonoa - 945-01.67.00